Baxu jarraitu

Baxu jarraitua edo continuoa (italieraz: basso continuo, askotan b. c. laburtua) konposizio baten etengabeko baxu instrumentala da, gehienetan zifratua eta instrumentu polifonikoak (klabezinak, organoak, lauteak...) edo monodikoak (biolontxeloak, kontrabaxuak, fagotak...) jotzen duena.[1] Bere jatorria barroko garaian dago, horregatik musikan baxu jarraituaren aroa deitua izan dena. Teknika hori erabiltzean, konpositoreak baxuko lerro bat idazten du, eta normalean zenbaki (zifra) idatzidunak izaten ditu, interpreteei goiko ahotsetan zer akorde eraiki behar diren adierazteko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxu jarraituaren jatorria XVI. mendean praktikan jarritako zenbait metodotan izan zen, koru-konposizio batzuk (moteteak, adibidez) organoak lagunduta, multzoaren harmoniari ondoen egokitzen zitzaizkion akordeak inprobisatzean zetzan teknika baten bidez. Haren aurrekaria basso seguentea izan zen.
Teknika hau hurrengo bi mendeetan erabat garatu zen eta Barrokoaren ezaugarria da, non Bach, Händel edo Vivaldi bezalako konpositore nagusiek erabili zuten. Garai horretan heldutasun maila aparta lortu zuen, ganbera eta orkestra musikaren nagusitasunera mugituz. Klasizismoaren etorrerarekin garrantzia galdu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |