Exabyte
| Byten multiploak | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| SI | IEC 60027-2 | |||||
| Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
| kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
| megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
| gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
| terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
| petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
| exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
| zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
| yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 | ||
Exabyte (SI -ren notaziotik eratorria exa-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1018 byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura EB da, baina ez da exabit-ekin (Eb) nahastu behar.
1000 ala 1024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informatika arloan konputagailuen diseinuak eta memorien mugak baldintzatuta informazio unitateak biren berretzaileren multiploak dira. Honela informatikan KB-k edo kilobytek esanahia alternatiboa du eta 1000 byte izan beharrean 1024 byte edo 210 byte bezala ulertzen da. Nahasmena ez sortzearren IEC erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan, sistema bitarreko biltegiratze sistemetarako kibibyte (KiB), mebibyte (MiB), gibibyte (GiB)... unitateak sortu dira. Honela 1024 byte adierazteko erabilpen zuzena KiB unitatea da. KiB eta KB-ren arteko desberdintasuna beheko atalean argitzen da.
Terminologia bikoitzaren arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.
Kilobyte – kibibyte, mebibyte – megabyte, gigabyte – gibibyte eta gainerako unitateen bereizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:
- 1.000 byte edo 103 telekomunikazio ingeniariek erabiltzen dute eta biltegiratze gailuen fabrikatzaile batzuk ere. SI erakundeak araututako aurrizkia da “giga”. Orduan laburdura egokia KB (kilobyte) da.
- 1.024 byte, hau da, 210. Kopuru hau informatikan erabiltzen da eta sistema eragile ia denetan ere. Neurri honek