Jurasiko
- Artikulu hau garai geologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».
| Jurasiko | ||||
|---|---|---|---|---|
| Kronologia | ||||
| Hasiera | duela 201.400.000 urte | |||
| Amaiera | duela 145 milioi urte | |||
| Honen parte da | Mesozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
| Osatuta | Jurasiko Goiztiar Jurasiko Ertain Jurasiko Berantiar | |||
| Etimologia | ||||
| Honen izena darama | Jura | |||
| ||||
Jurasikoa Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Triasikoaren bukerarekin batera hasi zen, orain dela 199,6± 0,6 bat milioi urte eta Kretazeoaren hasierarekin bukatu zen orain dela 145.5± 4 milioi urte. Jurasikoa Mesozoikoaren erdigunea da eta Jura mendien izena du, non garai hartako kareharrizko estratuak identifikatu ziren lehen aldiz.
Jurasikoaren hasiera Triasiko-Jurasiko iraungitze masiboak markatzen du, Erdialdeko Atlantiko Probintzia Magmatikoasren erupzioarekin lotuta. Toarziarraren hasiera duela 183 milioi urte inguru hasi zen, eta iraungitze-gertaera bat nabarmentzen da, anoxia ozeaniko zabalarekin, ozeanoaren azidifikazioarekin, eta Karoo-Ferrar probintzia igneo handien erupzioak eragin ditzakeen tenperaturen gorakada. Jurasikoaren amaierak, hala ere, ez du Kretazeoarekin muga argirik eta formalki zehaztu gabeko aldi geologikoen arteko muga bakarra da.
Jurasikoaren hasieran, Pangea superkontinentea bi lurraldetan fusionatzen hasi zen: Laurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean. Jurasikoko klima egungoa baino beroagoa zen, eta ez zegoen izotz-estalkirik. Basoak poloen ondo-ondoan hazten ziren, behe-latitudeetan zabalgune idor handiak zituztela.
Lehorrean, Triasikoko fauna dinosauromorfoak eta Pseudosuchia arkosauroek batera menderaturik zen bitartean, Jurasikoan dinosauroek bakarrik menderatzen dute. Jurasikoan agertu ziren lehen hegaztiak, dinosauro teropodoen adar batetik eboluzionatuz. Beste gertaera nagusi batzuk lehen muskerrak agertzea eta ugaztunen eboluzioa dira. Crocodylomorphak lurtar izatetik uretako bizitzara pasa ziren. Ozeanoan iktiosauroak eta plesiosauroak bezalako itsas narrastiak bizi ziren, eta pterosauroak, berriz, ornodun hegalari nagusiak ziren.
Etimologia eta izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Jurasiko" termino kronoestratigrafikoa Jura Mendiekin lotzen da, Frantzia-Suitza muga jarraitzen duen mendigune bat. "Jura" izenak jatorri zelta du, *jor erroan, galozko *iuris hitzetik, "mendi egurtsuak", Latinera pasa zena leku izen gisa eta Juriatik Jurarako bidea egin zuena.
1795ean Alexander von Humboldtek Jura mendietako karbonatozko sediementuak Alemania hegoaldeko Triasikoko Muschelkalk garaikoekin alderatuta ezberdinak zirela ikusi zuen, baina pentsatu zuen, oker, zaharragoak zirela. 1799an sedimentu hauei Jura-Kaklstein izena jarri zien, Jurako kareharria[1].
Hogeita hamar urte beranduago, 1829an, Alexandre Brongniart frantziar naturalistak liburu bat argitaratu zuen, lurreko hainbat harrien egituren inguruan. Liburu honetan Brongniartek "Jura-Kalkstein" horren baliokide gisa erabili zuen terrains jurassiques, eta esan zuen Bretainiako kareharri oolitikoen antzeko adina zutela. Honela, "Jurasiko" izena lehen aldiz ezarri zuen[2].
Leopold von Buch alemaniar geologoak hiru zatitan banatu zuen Jurasikoa 1839an, hasiera batean zaharrenetik gazteenera: Jurasiko Beltza,