Matrioxka
Itxura
| Matrioxka | |
|---|---|
| nesting doll (en) | |
| Fabrikazioa | |
| Diseinatzailea | Vasily Zvyozdochkin (en) |
Matrioxka[1] (errusieraz: матрёшка, /mɐˈtrʲɵʂkə/ ahoskatua), errusiar panpina edota babuxka panpina bata bestearen barnean sarturik doazen panpina multzoaren izena da. Hitza errusierazko emakumezko мatryona (errusieraz: матрёна) izenetik eratorria da. Aldiz, babuxka izenak amona edo amatxia esan nahi du. Haren ezaugarriak neurri ezberdinak, margoak eta kolore aniztasuna dira. Errusiako usadiozko irudiak dira, halere, beste hainbat herrialdetan ere salgai daude: Txekiar Errepublika, Polonia, Eslovakia, Alemania...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «matrioxka». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-03-11).