Soulfly
| Soulfly | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jarduerak | |
| Genero artistikoa | Groove metala Thrash metala |
| Diskoetxea | Roadrunner Records (en) Nuclear Blast (en) |
| soulfly.com | |
Soulfly Brasilgo eta Estatu Batuetako groove metal talde bat da. Belo Horizonten (Brasil) sortu, eta Phoenixen (Arizona) kokatukoa. 2015ean, Max Cavalerari egindako elkarrizketa batean esan zuen taldeari izena Around the Fur (1997) diskoko Deftones-en «Headup» abestitik datorkiola, bertan Max-ek parte hartzen duelarik.
Taldea Max Cavalerak sortu zuen 1997an desberdintasun pertsonal eta musikalengatik Sepultura utzi ondoren. Taldeko kide egonkor bakarra da, eta hainbat kide izan ditu, besteak beste, Logan Mader gitarra-jotzailea eta Machine Head ohia eta David Ellefson Megadetheko baxu-jotzaile ohia.
Cavaleraren gidaritzapean, bandak politika, gizarte eta musika arloetan dituen loturek eta bandak tribu gisa aldarrikatzeko dituen ideiek eragin dute bere estilo oldarkor eta tribala.